miércoles, 16 de marzo de 2016

EMAKUMEAK GIZONENGANDIK DESBERDINAK AL DIRA?

      Atzo, martxoak 8 emakumen eguna izan zen. Denok jakingo duzuen bezala emakumeak bide luzea eduki du bere eskubideengatik borrokatzen. Baina, pixkanaka-pixkanaka batzuk lortu dituzte eta lortzen ari dira. Hala ere, gauza asko geratzen dira egiteko.

      Beraiek lortu dituzten eskubide batzuk, botatzeko eskubidea eta lanerako eskubidea dira, besteak beste. Hala ere, egia da, berdintasunaren eskubidea ez dutela lortu oraindik. Egoera eta leku askotan antzeman dezakegu ezberdintasunak daudela gizonezkoen eta emakumezkoen artean, laneko soldatetan, adibidez. Asmakizunak ere sortu dituzte, zientziaren eta etxearen arloan, esate baterako. Baina, emakumeen asmakizunak ez dira gizonezkoenak bezain ezagunak. Zergatik ote da? 
 
   Lotsagarria da XXI. mendean oraindik horrela jarraitzea eta az da bidezkoa emakumea gutxietxia izatea arlo askotan. Emakumeek gizonezkoen giza-eskubide berberak baditugu, eta arlo horretan berberak bagara, zergatik ez dugu praktikan jartzen beste arloetan? 
     
   Emakumeen eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzerakoan, batzuetan, agian, gizonen aurka daudela ematen du baina, hori ez da egia. Egia da, gaizki interpretatu daitekeela baina, ezberdintasunaren komentarioak eta emakumea gutxiesten duten komentarioak geldiaraztea besterik ez dute helburu, Emma Watson-ek esan zuen bezala, "Me he dado cuenta de que luchar por los derechos de las mujeres, a menudo nos convierte en sinónimo de que odiamos a los hombres. Sólo sé que algo es cierto: necesitamos detener estos pensamientos".