miércoles, 11 de mayo de 2016

GIZA ESKUBIDEAK



Hauek dira denok ditugun eskubideak eta askatasunak. "Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta konzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute."

miércoles, 4 de mayo de 2016

TEKNOLOGIA ONA AL DA?

     Gaur egun, zaila egiten zaigu teknologiarik gabeko mundu bat irudikatzea. Zergatik ote da? Teknologiaren mende bihurtzen ari ote gara? Teknologiaz betetako mundua ezagutu ondoren, kapaza izango zinateke teknologiarik gabe bizitzea?

     Denok dakigun bezalaxe, teknologiak abantaila asko ditu. Batetik, telebistaren, irratiaren eta internetaren bidez munduko gertakizunei buruz informazioa lortzen dugu. Gainera, komunikazioa erreazten du, bai beste herrialdekiko bai lagunen artean. Baina honek, cyberbullying-a eragin dezake. Bestetik, osasun arloan aurrerapen handiak egin dira, txertoetan eta sendagaietan, besteak beste.


     Baina, gauza guztiek bezala desabantailak ere baditu, adibidez, teknologiaren explotazioak kutsadura eragiten du. Urteak pasa ahala, gizakiaren bizimodua teknologiara moldatuz, ohiturak pixkanaka-pixkanaka aldatzen joan dira eta bizimodu alferrago batera ohitu gara. Eta ez hori bakarrik, elkarren arteko komunikazioa ere galdu egin da, eta gaur egungo gazteek sare sozialen bidez bakarrik harremanetan jartzea ikasi dute. Oso ohikoa da, gazte kuadrilla bat kalean ikustea eta gehienak mobilarekin egotea, aurrez aurre hitz egin gabe.

   
     Gazteen %21ek teknologiaren mende egoteko arriskuan daude eta %1,5ek  teknologia berriei lotutako patologiak erakusten dituzte. Hau guztia kontuan hartuta, bakoitzaren esku dago teknologia zenbateraino kontsumitzea, baina denok dakigun bezala, neurri batean erabili behar da, itsutu gabe.



jueves, 28 de abril de 2016

NOLAKOA IZANGO DA GAZTEEN ETORKIZUNA?

     Batxilergoa bukatu berri duzun gazte bat al zara? Langabezian amaitzeko beldurra al duzu? Prest egongo zinateke atzerrira joatera lan bat lortzeko?

     Urteen poderioz, Espainian, langabezi-tasa handitzen joan da eta hemengo egoera txarra zenez, gazte askok atzerrira joateko beharra aurkitu dute. Guztira, 2,18 milioi pertsona joan dira beste herrialde batzuetara lan bila, besteak beste, Ameriketara (81.000), Europara (39.000) eta Asiara (3.000).



     Honen harira, euren esperientzia urria dela eta, merkatuko ateak askoz errazago ixten zaizkie, eta lana bilatzen ez dutenez ilusioa galtzen dute. Egoera hain gaizki dagoenez, azken urteetan fenomeno Ni-ni edo Ez-ez nagusitu da gazteen artean, ez ikasi ezta lan egiteko asmorik ez duten gazteek osatutako taldea da. Hala ere, gazte guztiak ez dira horrelakoak. Hainbat eta hainbat gazte daude beraien etorkizunaz kezkatuta daudenak eta irtenbide ezberdinak bilatzen ari direnak. 


    Gure ustez, gure etorkizuna ez dago galduta eta esaerak dioenez, galtzen den azkena itxaropena izan beharko litzateke, Norberaren curriculuma osatzen joatea garrantzitsua da etorkizunerako, eta horretarako mugitu egin behar da. Hober da norberaren burua janztea, esperientzia eskuratzea, eta urruti dirudien etorkizuna lantzen hastea, gauzek kolore iluna dutela iruditu arren, garai hobeak ere iritsiko baitira. 


     
   

miércoles, 20 de abril de 2016

TOLOSA-POZNAN

      Orain dela astebete maleta prestatu eta autobusa gure lagun min izanda Poloniako elkartrukeko bidaian murgildu ginen. Bidaia honetan Europako hainbat hiri bisitatu genituen: Berna, Praga, Poznan, Berlin eta Paris.


     Bidaia hau hasi aurretik, 17 polako etorri ziren ikasle batzuen etxeetara eta aste bat igaro zuten Tolosan. Esperientzia oso polita izan zen eta apirilean elkar berriro ikusteko gogoekin geratu ginen. Azkenean apirilaren 1a iritsi zen eta polakoak beraien etxeetan eduki zituztenak beraien etxeetara joan ziren. Besteak, beraien polako berriak ezagutu eta ilusioz eta irribarrez beteriko aste bat hasi zuten. 


     Hiri guztiak asko gustatu arren, dudarik gabe Paris izan zen gehien atsegin izan genuena. Parisek zuen historia, kultura eta xarma liluratuta utzi gintuen. Lehen egunean Bernako Alpeetako mendiak elurtuta ikusiz esnatzea aho zabalik utzi gintuen. Ez genuen espero hain garestia izatea baina, hala ere, oroitzapen politak geratu zitzaizkigun. 



     Komunak leku guztietan ordaindu behar izateak harrituta utzi gintuen. Gainera, Berlineko harresian hainbeste txikle itxatxita egoteak asko inpaktatu gintuen eta ez genuen espero, hain gauza signifikatiboa tapatzea edo ezkutatzea edukitzeko nahia izatea. 

     Bidaia honek asko batu gintuen kurtso bat bezala eta batez ere, autobuseko pelikulak, urtebetetze kantak, barreak... gogoan izango ditugu. 

miércoles, 16 de marzo de 2016

EMAKUMEAK GIZONENGANDIK DESBERDINAK AL DIRA?

      Atzo, martxoak 8 emakumen eguna izan zen. Denok jakingo duzuen bezala emakumeak bide luzea eduki du bere eskubideengatik borrokatzen. Baina, pixkanaka-pixkanaka batzuk lortu dituzte eta lortzen ari dira. Hala ere, gauza asko geratzen dira egiteko.

      Beraiek lortu dituzten eskubide batzuk, botatzeko eskubidea eta lanerako eskubidea dira, besteak beste. Hala ere, egia da, berdintasunaren eskubidea ez dutela lortu oraindik. Egoera eta leku askotan antzeman dezakegu ezberdintasunak daudela gizonezkoen eta emakumezkoen artean, laneko soldatetan, adibidez. Asmakizunak ere sortu dituzte, zientziaren eta etxearen arloan, esate baterako. Baina, emakumeen asmakizunak ez dira gizonezkoenak bezain ezagunak. Zergatik ote da? 
 
   Lotsagarria da XXI. mendean oraindik horrela jarraitzea eta az da bidezkoa emakumea gutxietxia izatea arlo askotan. Emakumeek gizonezkoen giza-eskubide berberak baditugu, eta arlo horretan berberak bagara, zergatik ez dugu praktikan jartzen beste arloetan? 
     
   Emakumeen eta gizonezkoen berdintasuna aldarrikatzerakoan, batzuetan, agian, gizonen aurka daudela ematen du baina, hori ez da egia. Egia da, gaizki interpretatu daitekeela baina, ezberdintasunaren komentarioak eta emakumea gutxiesten duten komentarioak geldiaraztea besterik ez dute helburu, Emma Watson-ek esan zuen bezala, "Me he dado cuenta de que luchar por los derechos de las mujeres, a menudo nos convierte en sinónimo de que odiamos a los hombres. Sólo sé que algo es cierto: necesitamos detener estos pensamientos".