jueves, 28 de abril de 2016

NOLAKOA IZANGO DA GAZTEEN ETORKIZUNA?

     Batxilergoa bukatu berri duzun gazte bat al zara? Langabezian amaitzeko beldurra al duzu? Prest egongo zinateke atzerrira joatera lan bat lortzeko?

     Urteen poderioz, Espainian, langabezi-tasa handitzen joan da eta hemengo egoera txarra zenez, gazte askok atzerrira joateko beharra aurkitu dute. Guztira, 2,18 milioi pertsona joan dira beste herrialde batzuetara lan bila, besteak beste, Ameriketara (81.000), Europara (39.000) eta Asiara (3.000).



     Honen harira, euren esperientzia urria dela eta, merkatuko ateak askoz errazago ixten zaizkie, eta lana bilatzen ez dutenez ilusioa galtzen dute. Egoera hain gaizki dagoenez, azken urteetan fenomeno Ni-ni edo Ez-ez nagusitu da gazteen artean, ez ikasi ezta lan egiteko asmorik ez duten gazteek osatutako taldea da. Hala ere, gazte guztiak ez dira horrelakoak. Hainbat eta hainbat gazte daude beraien etorkizunaz kezkatuta daudenak eta irtenbide ezberdinak bilatzen ari direnak. 


    Gure ustez, gure etorkizuna ez dago galduta eta esaerak dioenez, galtzen den azkena itxaropena izan beharko litzateke, Norberaren curriculuma osatzen joatea garrantzitsua da etorkizunerako, eta horretarako mugitu egin behar da. Hober da norberaren burua janztea, esperientzia eskuratzea, eta urruti dirudien etorkizuna lantzen hastea, gauzek kolore iluna dutela iruditu arren, garai hobeak ere iritsiko baitira. 


     
   

No hay comentarios:

Publicar un comentario