miércoles, 20 de abril de 2016

TOLOSA-POZNAN

      Orain dela astebete maleta prestatu eta autobusa gure lagun min izanda Poloniako elkartrukeko bidaian murgildu ginen. Bidaia honetan Europako hainbat hiri bisitatu genituen: Berna, Praga, Poznan, Berlin eta Paris.


     Bidaia hau hasi aurretik, 17 polako etorri ziren ikasle batzuen etxeetara eta aste bat igaro zuten Tolosan. Esperientzia oso polita izan zen eta apirilean elkar berriro ikusteko gogoekin geratu ginen. Azkenean apirilaren 1a iritsi zen eta polakoak beraien etxeetan eduki zituztenak beraien etxeetara joan ziren. Besteak, beraien polako berriak ezagutu eta ilusioz eta irribarrez beteriko aste bat hasi zuten. 


     Hiri guztiak asko gustatu arren, dudarik gabe Paris izan zen gehien atsegin izan genuena. Parisek zuen historia, kultura eta xarma liluratuta utzi gintuen. Lehen egunean Bernako Alpeetako mendiak elurtuta ikusiz esnatzea aho zabalik utzi gintuen. Ez genuen espero hain garestia izatea baina, hala ere, oroitzapen politak geratu zitzaizkigun. 



     Komunak leku guztietan ordaindu behar izateak harrituta utzi gintuen. Gainera, Berlineko harresian hainbeste txikle itxatxita egoteak asko inpaktatu gintuen eta ez genuen espero, hain gauza signifikatiboa tapatzea edo ezkutatzea edukitzeko nahia izatea. 

     Bidaia honek asko batu gintuen kurtso bat bezala eta batez ere, autobuseko pelikulak, urtebetetze kantak, barreak... gogoan izango ditugu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario